Hibridazio metodologiaren esperimentazioa euskarazko komunikabide batean

Mediatika. Cuadernos de Medios de Comunicación, 17 [on line]

Dávila Uzkudun, Idoia; Rivera Soñora, Garikoitz; Uralde Arrue, Mikel; Bidegain Aire, Eneko

Argitalpen urtea:
2019
Argitalpen tokia:
Donostia ; Leioa
Ezaugarriak:
BIBLID [eISSN 1988-3935 (2019), 17; 79 - 109]
ISSN:
1137-4462; eISSN: 1988-3935

pdf jaitsi

Laburpena

Hibridazioa da ekonomia arloan gero eta gehiago erabiltzen ari diren berrikuntzarako metodologia bat. Elkarrekin inolako zerikusirik ez daukaten bi edo hiru enpresa edo sektore elkartzen dira, produktu berritzaile bat asmatzeko, bi edo hiru aldeen probetxurako. Metodologia hori esperimentatu nahi izan da euskarazko komunikabideetan. Berria egunkaria aukeratu da esperimentazioa egiteko. Berria-k sare sozialetan duen jarduna eta gazteek Berria-rekin duten harremana aztertu ondoren, hibridaziorako proposamen batzuk egin zaizkio euskarazko egunkariari, kontuan hartuta gazteek batez ere sakelako aplikazioak erabiltzen dituztela. Hainbat
bilera eta elkarrizketen ondotik, erabaki da hibridazioa egitea Tabakalerarekin. Ez da lortu ezer sortzea ahalegin horretatik, baina etorkizunerako pista batzuk eman ditu, metodologia hori lantzeari begira.
 

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp

Buscador

Bilaketa aurreratua