Hizkuntza garatzeko baliabideak Curriculuma Norbanakoari Egokitzeko (CNE) programetan: Sekuentzia Didaktikoaren zenbait gogoeta

Sekuentzia didaktikoak eta hizkuntzen curriculuma: teoria eta praktika = Secuencias didácticas y currículo de lenguas: teoría y práctica

Diaz de Gereñu Lasaga, Leire; Garcia-Azkoaga, Inés

Argitalpen urtea:
2012
Argitalpen tokia:
Donostia-San Sebastián
ISBN:
978-84-8419-248-0
ISSN:
1137-4446

pdf jaitsi

Laburpena

Lan honek Curriculuma Norbanakoari Egokitzeko (CNE) programen eremuan egindako prestakuntza-jardueraren harira bildutako hausnarketak jasotzen ditu. Hezkuntza premia bereziak (HPB) dituzten ikasleekin jarduten duten irakasleen kezka handi bat ikasleen mintzaira garapena da. Ikuspuntu terapeutikoaren mugak gainditzeko asmoz, sekuentzia didaktikoen metodologia proposatzen da hizkuntzaren lanabes. Egindako saioetan ikasleen komunikazio ahalmena garatzeko bidean aurkitu ditugun egitekoak, berezitasun eta arazoak aditzera eman nahi dira.
Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp

Buscador

Bilaketa aurreratua