Ikastola, lan kolektiboa, andereñoen memorian

Eusko Ikaskuntzaren XVII. Kongresua: Gizarte aurrerapen iraunkorrerako berrikuntza

Arregi Goenaga, Frantziska
; Auzmendi Aldasoro, Nekane
; Etxeberria Sagastume, Feli

Argitalpen urtea:
2012
Argitalpen tokia:
Donostia-San Sebastián
ISBN:
978-84-8419-232-9

pdf jaitsi

Laburpena

Euskal Herriko Hezkuntza sistema ulergaitza litzateke Ikastolaren ibilbidea ulertu eta ezagutu gabe, gure gizartearen parte bizia baita Ikastolaren sortze prozesua eta haren garapena. Hemen ikusiko dugu 60. hamarkadan ikastolak bere proiektua zabaltzeari ekin ziola, andereño, guraso, euskaltzale eta herriko beste zenbait indarren arteko elkarlanaren emaitza izan zela. Ikastolaren zabaltze eta hedatzea hirurogeigarren hamarkadan zehar gertatu zen, aurretik Elbira Zipitriaren inguruan urte zailetan hasitako proiektuari jarraipena emanez. Eraikuntza hartan parte hartu zuten andereñoen memoria kolektiboaz baliatu gara, garai hartako ikastolaren mu-gimendua nola sortu, zabaldu eta sustraitu zen jakiteko.
Partekatu
Facebook Twitter Google Whatsapp

Buscador

Bilaketa aurreratua