Immigrazioa eta gizarte zerbitzuak: Etorkinentzako helmuga ala hasiera?

Eusko Ikaskuntzaren XVII. Kongresua: Gasteiz, 2009. Gizarte aurrerapen iraunkorrerako berrikuntza

Moreno Márquez, Gorka

Argitalpen urtea:
2012
Argitalpen tokia:
Donostia-San Sebastián
ISBN:
978-84-8419-232-9

pdf jaitsi

Laburpena

Lan honetan immigrazioa eta gizarte zerbitzuei loturiko hainbat aspektu landuko dira. Horrela bada, hasierako sarrera bat egin ostean, azken urteetan eman diren migrazio fluxuen ezaugarri nagusienak aipatuko dira. Bigarrenik, eta gizarte bazterkeria eta gizarte integrazioa abiapuntutzat harturik, gizarte zerbitzuen definizioa eta funtzioak aztertuko dira, laburki bada ere. Hirugarrenik, etorkinen gizarte zerbitzuen erabileraren inguruko azterketa plazaratuko da, horretarako datu estatistiko ezberdinak landuko dira lan honen hipotesi nagusiena frogatzeko: nahiz eta bertako iritzi publikoaren zati batek uste etorkinek gizarte zerbitzuen gehiegizko erabilpena egiten dutela, datuek esaten dutena kontutan hartuta gizarte zerbitzuen erabilpen hau, gehien bat hasierako momentu batean egiten dute, migrazio prozesuaren lehenengo faseetan. Baina, prozesu hau au-rrera egin ahala, erabilpen hau gutxitu egiten da eta gizarteratzea gehien bat enpleguaren bidez ematen da. Beste era batera esanda, gizarte zerbitzuek askotan gizarteratzeko tranpolin baten moduan funtzionatzen dute etorkinentzat eta ez gizarte-babeseko azkeneko sare bezala. Azken hau ezberdintasun nabaria izanik bertako eta atzerritar populazioaren artean.
Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp

Buscador

Bilaketa aurreratua