Inmigrazioa eta integrazioa: bereziki, integrazio planei buruzko zenbait gogoeta

Eleria. Euskal Herriko Legelarien Aldizkaria

Goizueta Vértiz, Juana

Argitalpen urtea:
2011
Argitalpen tokia:
Donostia-San Sebastián
ISSN:
1137-1951

Laburpena

Espainiako migrazio politikaren ardatzetako bat atzerritarren integrazioa da. Izan ere, argi dago gero eta garrantzitsuagoa dela harrerako gizartean etorkinen integrazioa ahalbidetzeko tresnak sortzea. Hain zuzen ere tresna horiek aztertuko ditugu lan honetan. Beraz, Koordinazioa, funtsak, bitartekaritza eta jardunbide egokiak ikusiko ditugu aurrena eta, gero, ikerlan honen helburu nagusiari erreferentzia eginen diogu: zehatz-mehatz, administrazioaren maila guztietan integrazio politikak diseinatu eta artikulatzeko baliatzen diren tresnak aztertuko ditugu; integrazio-planak, alegia.
Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp

Buscador

Bilaketa aurreratua