Introducción general sobre los métodos de investigación en ciencias sociales y en criminología

Cuadernos de Sección. Derecho

Castaignede, Jocelyne

Argitalpen urtea:
1995
Argitalpen tokia:
Donostia-San Sebastián
ISSN:
0213-0483

pdf jaitsi

Laburpena

Gizate-fenomenoen aurrean jarrera guztiz neutro eta objetiboa mantentzea zaila gertatzen da, fenomeno kriminalaren aurrean bereziki. Hori da metodoak ezartzen duen objetibo nagusia ezagutzaren gestioari dagokionean. Metodoak ikerketa bat eratzeko modua ezartzen du: ondoan, ikerketaren esku jarritako teknikak, tresnak aurkitzen ditugu, prozedura operatibo zorrotzak. Metodoak zientzia-ezagutza iristea helburua duen ikerketa zehazten du, ezagutzaren hirugarren maila dena, ezagutza arruntaren eta ezagutza praxeologikoaren ondoren. Eten bat dago ezagutza eta praktika espontaneoaren eta praktika pentsatuaren artean: haustura epistemologikoa, hain zuzen ere. Kriminologian behaketa zientifikoa zaila da ; lehenik, gizakia aldi berean ezagutzaren objetua eta sujetua delako ; bigarrenik, azterketa objetua moldatu egin beharra dagoelako. Kriminologiaren alorrean, oinarrizko lau metodo-arau ditugu: interpretazio mailei dagokiena, tipo zehatzen ezabapena, hurbilpen diferentziala eta deskripzioaren lehentasuna.
Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp

Buscador

Bilaketa aurreratua