Zainak. Cuadernos de Antropología-Etnografía

Invitación a la antropología urbana

Invitación a la antropología urbana

Egileak: Homobono, José Ignacio... [et al.]

Argitalpen urtea:
2000
Argitalpen tokia:
Donostia
ISBN:
84-8419-958-4
ISSN:
1137-439X

Laburpena

Zainak aldizkariaren ale honek aitzindari funtzioa betetzen du, esplorazio-bide berriak urratzen baititu hiri-galaxiak osatzen duen mikrounibertso horren barnean eta, oro har, gizarte konplexuetan, eta hori, ikuspegi antropologikotik behintzat, berria da gure artean. Antropologo eta etnografoek, agorafoboak definizioz, alde batera utzia zuten hiriaren azterketa, harik eta duela gutxi ardura zaigun espezializio-alor hau agertu den artean. Ale monografiko honen egileen hamaika lanak bat datoz hiri-antropologiaren ikerketa lerro estrategikoekin. Hala, J. I. Homobonoren kontu dago hiriari dagokionaren esplorazio-ibilbide teorikoak, tradizio nazionalak eta gai-alorrak azaltzea, amaierako bibliografiarekin batera. T. Del Valle, C. Manzanos eta F. X. Medinak hainbat hiri-errealitate aztertu dituzte: hiriaren generoa eta analisi feminista (Bilbo, Donostia, Reno), diskriminazio arrazista euskal gizartearen baitan, eta euskaldunen eta andaluzen inmigrazioa Bartzelonan. E. Ramírez Goicoechea, J. Escalera eta lankideek hainbat hiri-lurralderen azterketa egin dute: Errenteriko inmigrante auzo batetik Sevillako kasu historikoraino. Bestalde, soziabilitate eta identitate adierazpen batzuk aztertu dituzte beste hainbat autorek: A. Aliende (aisia Iruñeko auzoetan), A. Ariño (jaietarako asoziazionismoa Valentzian) eta A. Montesino (kontzientzia erregionalistaren asmakuntza Kantabrian).

Artikuluak

Izenburua

Buscador

Bilaketa aurreratua