La cooperación cautelar internacional en el Mercosur

Jornadas sobre derecho del Mercosur: un modelo de integración paralelo

FRESNEDO DE AGUIRRE, Cecilia

Argitalpen urtea:
1999
Argitalpen tokia:
Donostia-San Sebastián
ISBN:
84-8419-983-5
ISSN:
1138-8552

pdf jaitsi

Laburpena

Estatu batean kautelazko neurri bat erabakirik eta beste batean betearazi behar denean, nazioarteko zuzenbide pribatuaren eremuko zenbait arazo planteatu ohi dira, honako hauek bereziki: 1) Aplikatu beharreko arau-iturriaren identifikazioa, hartarako ezinbestekoa delarik eskualdean batera existitzen diren arau-iturriak aztertzea eta dagozkien ezarpen-eremuak zehaztea. 2) Lege eta epaile-eskuduntzak zehaztea. Kautelazko neurriaren bidezkotasun edo onargarritasunari dagokionez, zein da ezar daitekeen legea? Eta nazioartekoan zein da neurri hori emateko ahalmena duen epailea? Zein da kautelazko neurria betearazteko ezar daitekeen legea eta kontrakautela edo bermea eta zein da horretan eskumena duen epailea? Erreguturiko epaileak kontrolatu behar ote du eskuduntza erregu egilearen nazioarteko eremuan? Zein legeren arabera? Nola eta zein kasutan diharduen jurisdikzio hurbilenaren printzipioa? Zein dira itsasontzien gaineko kautelazko neurriek planteatzen dituzten ezaugarri bereziak? Galdera horiek aztertu eta haiei erantzunak ematea da txosten honen helburua.
Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp

Buscador

Bilaketa aurreratua