Leyendas y cuentos de Lezaun (Navarra)

Argandoña Ochandorena, Pedro
- Argitalpen urtea:
- 1994
- Argitalpen tokia:
- Donostia-San Sebastián
- ISSN:
- 0213-0297
Laburpena
On Jose Migel Barandiaranek landu zuen GALDEKETA ETNOGRAFIKOAZ baliaturik, lan honetan Nafarroako eskualde bateko ele zaharrak, ahozko kontakizun eta tradizio mitikoak biltzen dira, hain zuzen ere Lezaun herria eta ingurukoak hartzen dituen eskuade ero dagoena (Argiñano, Iturgoien, Iruñela, Errizu, Gesalatz, Genbe, Ugar, Muetz, Bidaurre...). Hartarako, autoreak eskualdeko adineko pertsonak galdekatu ditu hainbat elementuren inguruko sineste zaharrez: paisaiako gorabeherak (haitzak, aintzirak) ; zeruetako fenomenoak ; santuen eta deabruen eraikuntzak eta utzitako aztarnak ; jeinuak, erraldoiak eta jentilak ; altxorrak, herexak, animalia misteriotsuak... Hots, unibertso magikoarekin zer ikusia duen guztia, atzo arte hain joria izanik, egun desagertzear dagoena. Hala eta guztiz, eta dagoeneko galdua dena bildutakoa baino gehiago zela aitorturik ere, multzoak leialtasun aski handiz hurbiltzen gaitu egungo irakurle eta ikertzailearentzat dudaezinezko erakargarritasuna duen ondasun etnografiko batera.Erregistratu eta jaitsi Eusko Ikaskuntzaren argitalpenak
Erregistratuta nago. Kontura sartu