Modelización del desarrollo somático diferencial de una muestra de chicos y chicas de la costa de Vizcaya

Rosique, Javier
; Rebato, Esther
- Argitalpen urtea:
- 1995
- Argitalpen tokia:
- Donostia-San Sebastián
- ISSN:
- 0213-0297
Laburpena
Giza-gorputzaren dimentsio guztien azken garapena sekuentzialki suertatzen da, dimentsio bakoitzaren gainean eragin biologiko desberdinak bait daude. Gorputz-atal desberdinen hazkuntza diferentzialaren abiadura aztertzeko PB1 (Preece eta Baines-en 1 eredua) izeneko hazkuntza-eredua erabili da, eskola-neskamutil bizkaitarrez osoturiko lagin baten datu antropometrikoetan oinarriturik. Funtzio hau, pisu, eseritako garaiera, behe-gorputzadarren luzera eta esku bien indar dinamometriko maximoaren hazkuntza diferentziala deskribatzeko erabili da, erreferentziatzat garaiera-abiaduraren maximoaren agerpen-momentua hartuz. Bi sexuetan ondoko sekuentzia beha daiteke: behe-gorputzadarren luzerak, abiaduraren maximoa, garaierak eta enborraren luzerak baino lehenago lortzen du, alegia. Gainera, nesken menarkia, azterturiko gorputz-dimentsioen abiadura maximoa gertatu ondoren agertzen da.Erregistratu eta jaitsi Eusko Ikaskuntzaren argitalpenak
Erregistratuta nago. Kontura sartu