Nazioarteko legediaren eragina Espainiako zigor arloko bigarren instantziaren arauketan

Eleria. Euskal Herriko Legelarien Aldizkaria

Otazua Zabala, Goizeder

Argitalpen urtea:
2010
Argitalpen tokia:
Donostia-San Sebastián
ISSN:
1137-1951

pdf jaitsi

Laburpena

Zigor arloko bigarren instantzia Espainiako Konstituzioaren 24. artikuluan biltzen da, babes juridiko eraginkorraren baitan. Oinarrizko eskubide hori nazioarte mailan bi itunek arautzen dute (Eskubide Zibil eta Politikoen Nazioarteko Itunak eta Giza Eskubideen Europako Hitzarmenaren 7. Protokoloak) eta zenbait eremutan kontrajarriak dira. Espainiak eskubidea zelan mamitu duen eta horren inguruan sortutako arazoen gainean hausnartuko dugu, egindako ibilbidea nahikoa den ikusiz oinarrizko eskubidearen egikaritza eraginkorra izan dadin.
Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp

Buscador

Bilaketa aurreratua