Oinordetza itunak Gipuzkoako Foru Zibilean (3/1999 Legea, azaroaren 26koa)

Eleria. Euskal Herriko Legelarien Aldizkaria

IMAZ ZUBIAUR, Leire

Argitalpen urtea:
2001
Argitalpen tokia:
Donostia-San Sebastián
ISSN:
1137-1951

pdf jaitsi

Laburpena

Testamentuak, mortis causaborondatearen aldagarritasun printzipio erromatarrean oinarritua, eta azken borondatezko egintza juridikoa izanik, testamentugileak, bizirik dagoela, bere hil osterako borondatea era errebokagarrian adieraztea ahalbidetzen du. Oinordetza itunak, ordea, askatasun zibilaren printzipioa eta hartutako konpromisoekiko errespetua oinarri hartuta, izendatzaileak izendatuaren alde inter vivos eraginkortasunaz burutzen duen oinordetzazko izendapena bermatzen du, aldebikoa eta errebokaezina, alegia. Horrela, itun bidezko oinordetza etorkizuneko Euskal Oinordetza Zuzenbidearen zutabe gisa azaltzen zaigu.
Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp

Buscador

Bilaketa aurreratua