Osasun arloko euskal komunitatea 2040an: arretaren normalizaziotik hizkuntzaren normalizaziora
Montes Lasarte, Aitor
- Argitalpen urtea:
- 2019
- Argitalpen tokia:
- Donostia
- Ezaugarriak:
- 361-368 or. ; 27 cm. - (Kongresua ; 18)
- ISBN:
- 978-84-8419-293-0
Laburpena
Osasun arretaren normalizazioa, ebidentzian oinarrituriko eta pertsonan ardazturiko arreta integratua eskaintzea litzateke: norbanakoaren hizkuntzan nahitaez, alegia. Horren bitartez, osasungintzak euskararen normalizazioan berebiziko ekarpena egin dezake. Osasun-sistema konplexua izanik, kultura-aldaketa beharrezkoa da, eta giza-kapitala da oinarria: hizkuntza kontzientzia duten langile ekintzaileak. Ezarpenerako palanka hau gizarte eragile, unibertsitate eta osasun erakundeen (azpiegitura kapitalak) elkarlanari esker sortuko da. Guztien artean osasun arloko euskal komunitatea eratuko dute, eskaintza aktiboaren bitartez gizartea euskararen erabileran aktibatu dezakeena. Osasungoa, hortaz, euskararen hauspoa bilakatu daiteke.
Erregistratu eta jaitsi Eusko Ikaskuntzaren argitalpenak
Erregistratuta nago. Kontura sartu