Eleria, Euskal Herriko Legelarien Aldizkaria
Prozedura zibileko Lege berria
Egileak: Iñaki Esparza koord.
- Argitalpen urtea:
- 2001
- Argitalpen tokia:
- Donostia
- ISBN:
- 84-8419-937-1
Laburpena
Prozedura Zibileko 1/2000 Lege berria indarrean sartu den urte honetan, Eleriak Lege honen berrikuntza nagusien azterketa eskaini nahi izan du, Prozedura Zibilaren bizkarrezurra osatzen duten gaiak xehetasunez aztertuz eta Legearen ekarpen esanguratsuenen berri emanez. Bestalde, UZEIri zor diogun glosario terminologiko bat gehitu dugu, testuan ager daitezkeen zalantzak argitzeko eta baterakuntza terminologikoan aurrera egiteko asmoz. Prozedura Zibileko Legearen azterketak, Eleriako "Testuak" bildumaren bigarren alea osatzen du. Bilduma honen xedea, aldizkariaren serie arruntean argitara ematen diren gai garrantzitsuenen zabalkundea egitea da, aldizkariaren ohiko jasotzaileez gaindi.