Quelques traits specifiques du Droit prive du pays de Labourd

I. Jornadas de Derecho Privado Vasco: homenaje a Álvaro Navajas Laporte

Lafourcade, Maité

Argitalpen urtea:
1993
Argitalpen tokia:
Donostia-San Sebastián
ISBN:
84-87471-52-8

pdf jaitsi

Laburpena

Iparraldean, antzinako euskal ordenamendu juridikoa hobekien adierazten duena 1514ean idatzi zen Lapurdiko ohitura zuzenbidea da, beronek aurre egin baitie bai zuzenbide feudalari bai ohituren erromanizazio orokorrari ere. Lapurtarrek zuzenbide horretako aginduzko arauak errespetatzen zituzten ere 1789ko iraultzen bezperan ere. Hona beraietarik garrantzitsuenak:- Ondasunen besterenduezintasuna, preskribaezinezko eta baldintzarik gabeko atzera-eskuratze eskubidearekin batera.- Erabateko primutza eskubidea, sexo bereiztasunik gabe, funtsondasunei dagokienean bederen.- Gurasoen arbitrarietatea seme-alaba gazteagoen partea erabakitzerakoan, eta aita eta amaren herentziaz hornituriko seme-alaben bazterketa.- "Nagusi zaharren" eta "nagusi gazteen" amankomuneko jabegoa, denok ondare familiarraren jabekide "pro indibiso" ziren, eskubide berekin, sexua edo izaera edozein zela, oinordeko seme edo alabaren ezkontza unetik eta dote nahikoa ekarria izanik.- Ezkontza erregimena ondasun banatzearena zen lehen haur bizia jaio arte, eta ondasun erkidegoarena senar-emazteengandik jaiotako haurren bat bizirik zegoen bitartean.- Emazteak gaitasun juridikoa zuen, senarraren baimenik gabe kontratuak sinatu baitzitzakeen.
Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp

Buscador

Bilaketa aurreratua