Eusko Ikaskuntzen Nazioarteko Aldizkaria, RIEV

Revista Internacional de los Estudios Vascos. RIEV, 44, 1

Revista Internacional de los Estudios Vascos. RIEV, 44, 1

Egileak: Gabilondo, Joseba... [et al.]

Argitalpen urtea:
1999
Argitalpen tokia:
Donostia
Ezaugarriak:
298 or. : ir. ; 24 cm
ISSN:
0212-7016
Salneurria, ez bazkidea:
14 €
Salneurria, bazkidea:
8 €

Ikusi alea online

Laburpena

Eusko Ikaskuntzen Nazioarteko Adizkariaren (RIEV) 44, 1. alea (1999, 1) bere ohizko atalez gainera, Reseña -non euskal gaiei buruzko azken argitalpenen aipamena egiten den-, Tesis -Euskal Herriko unibertsitateetan defendaturiko doktore tesien zerrenda eta euskal kulturarekin zerikusia dutenen iruzkina-, eta Noticia -EI eta herrialdeko gertakaririk nabarmenenak biltzen dituena-, Tribuna atalak, bertan argitaratu artikuluen bidez, euskal kultura eta gizarte alorrak hartzen ditu bere baitan. Euskarak eta euskal kulturak historian zehar beren burua modernizazioaren aurretik kokatzeko erabili dituzten formak aztertzen ditu Joseba Gabilondok, globalizazioaren aurrean garaiko kokapenari heltzeko era gisa. Iñaki Iriartek Nafarroaren errealitate politiko eta identitario konplexuaren diskurtsozko jatorriak arakatzen ditu XIX. mendearen azken herenetik. James Jacob-ek egungo euskal abertzaletasunaren izaera aztertzen du Frantziari dagokionez eta horren etorkizuneko bilakaeran eragina izan dezaketen faktoreak nabarmentzen ditu. Euskal Herriko lan-erlazioetako aktoreen jarrerak, jarduera eta eginahala, testuinguru estataletik datozen zailtasunak eta edietsiriko lorpenak aztertzen ditu Andoni Kaierok. Juan Plazaolak, euskal paleolitos aroko arteari eskainiriko artikuluarekin, gaur arterainoko artearen historia zeharkatuko duen saila abiarazten du bere artikuluan. Azkenik, Juan José Sayasek antzinako historiari eskainiriko atala burutu du, zenbait egileren artean eginiko Historia de Vasconia izenburukoaren ildotik.

Artikuluak

Izenburua

Buscador

Bilaketa aurreratua