Eusko Ikaskuntzen Nazioarteko Aldizkaria, RIEV

Revista Internacional de los Estudios Vascos. RIEV, 46, 1

Revista Internacional de los Estudios Vascos. RIEV, 46, 1

Egileak: Monreal Zia, Gregorio... [et al.]

Argitalpen urtea:
2001
Argitalpen tokia:
Donostia
Ezaugarriak:
506 or. : ir. ; 24 cm
ISSN:
0212-7016
Salneurria, ez bazkidea:
14 €
Salneurria, bazkidea:
8 €

Laburpena

Revista Internacional de los Estudios Vascos (RIEV) aldizkariaren 46, 1 (2001, 1) aleak, ohiko atalez gainera, hau da, Reseña -euskal gaien inguruko azken argitalpenak biltzen dituen gunea-, Tesis -Euskal Herriko unibertsitateetan defendaturiko doktore tesien zerrenda eta euskal kulturarekin zerikusia dutenen iruzkina- eta Noticia -EI-SEVeko eta Euskal Herriko gertakari gailenak-, Tribuna atalean argitaratu artikuluetan euskal kultura eta gizartearen alor garrantzitsuenak ukitzen dira. Erdi Aroko euskal zibilizazioaz dihardu Iñaki Bazánek bere artikuluan, bereziki eguneroko bizitza, pentsamolde eta kulturari erreparatuz. Juantxo Madariagak ibilbide bat egiten du XVI.-XIX. mende bitarteko Euskal Herriaren kultura eta pentsamolde agerpenetan zehar. Mari Jose Olaziregik, bere aldetik, Canonical and non-canonical narrative in the basque context izenburuko artikulua eman du argitara. Juan Plazaola arte prerromanikoari eskaintzen dio bere artikulua. Azkenik, mende aldaketaren aurrean (1999-2001), euskal eta nafar ekonomiaren inguruan agertu liburu berriez dihardute Carmen Echabarría eta Itziar Aguadok.

Artikuluak

Izenburua

Buscador

Bilaketa aurreratua