Eusko Ikaskuntzen Nazioarteko Aldizkaria, RIEV

Revista Internacional de los Estudios Vascos. RIEV, 47, 1

Revista Internacional de los Estudios Vascos. RIEV, 47, 1

Egileak: Bueno Martínez, María... [et al.]

Argitalpen urtea:
2002
Argitalpen tokia:
Donostia
Ezaugarriak:
353 or. : ir. ; 24 cm.
ISSN:
0212-7016
Salneurria, ez bazkidea:
14 €
Salneurria, bazkidea:
8 €

Laburpena

Eusko Ikaskuntzen Nazioarteko Aldizkariaren (RIEV) 47,1 alean (2002-1), ohiko atalak ageri dira. Reseña izenburukoan euskal gaiari buruzko argitalpen nabarmenenen aipamena egiten da. Tesis atalean, Euskal Herriko unibertsitateetan defendaturiko doktore tesien zerrenda ematen da eta euskal kulturarekin zerikusia duetenen iruzkina egiten da. Noticia atalean, aldiz, EI-ren barnean eta eta, oro har, gure herrialdean izandako kultura gertakari gailenak bildu dira. Eta Tribuna izenburukoan argitaratu artikuluek euskal kultura eta gizartearen alor nagusien berri ematen du. Halatan, María Buenok 1985-2000 urte bitartean euskal herritarrek ondu gaztelerazko literaturaz dihardu bere artikuluan. Bartolomé Claverok, aldiz, gogoeta egiten du norberaren kulturarako eskubideaz, estatu egituren esparruan, baina giza eskubideez arduratuz, eta euskal kasuari erreferentzia berezia eginez. José Guimónek, Amable Arias en la vanguardia Vasca (Amable Arias euskal abangoardian) izenburuko artikulua dakar; bertan, artista horren plastika eta literatura produkzioen eta bere bizitzaren zenbait gorabeheraren arteko erlazioak erakusten ditu. Bere aldetik, Fernando Mikelarenak internet eta euskarri digitaletako datu basei buruzko lana aurkezten du, horiek abiapuntu ukaezinak baitira Euskal Herriko giza eta gizarte zientzien ikerkuntzan. Azkenik, Juan Plazaola jarraitzen du bere Historia del Arte de Vasconia (Euskal Herriko Artearen Historia), eta arte erromanikoari eskaini dio oraingo atal hau

Artikuluak

Izenburua

Buscador

Bilaketa aurreratua