Eusko Ikaskuntzen Nazioarteko Aldizkaria, RIEV

Revista Internacional de los Estudios Vascos. RIEV, 51, 1

Revista Internacional de los Estudios Vascos. RIEV, 51, 1

Egileak: Mingolarra Ibarzabal, José Antonio...[et al.]

Argitalpen urtea:
2006
Argitalpen tokia:
Donostia : Eusko Ikaskuntza, 2006
Ezaugarriak:
229 or. ; 24 cm.
ISSN:
0212-7016

Laburpena

Revista Internacional de los Estudios Vascos (RIEV) aldizkariaren 51.1 (2006.1) zenbakiak Tribuna atalean bost lan argitaratzen ditu, bai herrialdearekin zerikusia duten gaien ingurukoak, bai eta ikertzaileentzat gaur egungo interesa duten gai orokorrei buruzkoak ere: José Antonio Mingolarrak gogoeta egiten du modu askean globalizazioaren garaiko hiriaren dimentsio askotarikoez; Euskal Kultur Ondarea eta Gizon-emakume Guztien Ondarea kontzeptuez dihardu Joseba Sobrinok, bai eta horien bateragarritasunaz eta eraginkortasunaz ere; Francis Brumontek, txeri aziendaren salerosketari ekinez, ikuspegi originala dakar Nafarroako mugaz gaindiko merkataritza harremanei buruz XVI.-XVII. mendeetan; Oteizaren eskultura femeninoen eta ahurraren kosmogoniaren esanahia da Juan Aranaren ikergaia; eta azkenik, Xabier Ezeizabarrenak Euskal Herriaren estatus legal eta politikoa aztertzen du Europaren eraketan dagokion partaidetzaren ikuspegitik. Reseña atalean euskal gaien inguruko hainbat liburu aipatzen dira; Tesis atalean Euskal Herriko unibertsitateetan 2005eko bigarren seihilekoan irakurritako doktorego tesien zerrenda ageri da, eta Noticia-k hainbat albiste aipatzen dira ?1931n Eusko Ikaskuntzak idatzitako Euskal Herrirako Estatutu Proiektuaren 75. urteurrena, Iruñean egindako "La Edad de un Reyno" erakusketa handia, Zarauzko Photomuseum argazki museoaren jarduerak, eta Giza, Gizarte, Kultura eta Arteen Eusko Ikaskuntza-Euskadiko Kutxaren Saria Nestor Basterretxeari ematea.

Artikuluak

Izenburua

Buscador

Bilaketa aurreratua