Sobre "Tristán" y "Parsifal"

Cuadernos de Sección. Música

Soler, Josep

Argitalpen urtea:
1991
Argitalpen tokia:
Donostia-San Sebastián
ISSN:
0213-0815

pdf jaitsi

Laburpena

Bata "amodiozko historia" eta bestea "erlijio drama"-tzat hartu ohi diren bi obra hauenganako inguratze lan honen autorearen arabera, Isolda eta Tristanen arteko harremana printzesa bezalako izakia (guztiz hartua duen ama-instintuak hartaratua, suntsipen eta odol bidez atzemaniko boterea baizik nahi ez duen izakia dirudiena eta xede horiek betetzearren hautaturiko bitartekoa "plazer gorenerantz" grina gaiztoan tiratuko duena) eta gatazka latz batean murgildurik dagoen heroi amarrugabearen arteko borrokaren eszenifikazioa da. Wagner etengabeko barne-gatazkan zerabilten hiru kezke islada zatekeena: Isoldari dion amodio zuzena, erregeganako leialtasuna eta haren ama irritsaren (Cosimaren irudia genukeena, seguruenik) aurkako inuzentzia, isilean baina geraezineko indarrez guztizko deuseztapenera tiratuko duena. Bi obrak ditugu Nietzche-k hain argi deskribatu zuen "balore gorenen sutsipenaren" irudi gardena: bietan, mozorroz jazten digu itxurak odol eta anbiguetate dialektika ; deus ez da "izan beharko lukeena" eta, "balore gorenen" gibeletan, Hölderlin-ek eta Bettina Brentano-k aipatzen diguten zesuraren artikulazio odoljarioa ageri da, tragedia aurrerantz bultzatzen duen jainkozko unea. "Ekintza" mingarri eta izugarri hauetan mintzo dira Wagner-en herstura eta nora-jo eza: "opera" tradizionalaren ezaugarririk gabe agertzen diren drama "freudiarrak". "Ekintza" hauek, Eraztuna ere barne, gai sakramental bezala odola eta amaierako ahanzpen izoztua daramatzaten auto sakramentalak ditugu: Tristan eta Isolda, itsasoaren aurrean eta Parsifal eta Kundry, Grial gorderik dagoen Gaztelu ilun itxian
Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp

Buscador

Bilaketa aurreratua