Une archéologie du bertsularisme

Antoine d'Abbadie 1897-1997. Congrès International = Ezohiko Kongresua

LABORDE, Denis

Argitalpen urtea:
1998
Argitalpen tokia:
Donostia-San Sebastián
ISBN:
84-89516-71-5

pdf jaitsi

Laburpena

Abbadieren lehiaketek bertsolariak eszenatokira eraman eta halako ikusgarritasuna eman artean, bertsolarien bat-bateko olerkiak ez ziren aintzakotzat hartu. Esan liteke paisaiarekin batera azaltzen zirela, ohartezinak zirela. Mendeko kinka horretan, oro har 1850etik 1935era doan horretan, arreta modu berria agertu zen gizarte joera horiekiko. Arian-arian, bat-bateko olerkigintza antzeman, aipatu, lekuz aldatu eta ikuskari gisa aurkeztu egiten da. Esku hartzeko txandak ezartzen dira, ebaluazio irizpideak lantzen dira, organum literarioa finkatzen da, antzezpen antolamendua agertuz. Egun, bertsolaritzaren sorrera instituzionalaz galdegitea, antzezpen era horiek bat-bateko olerkigintza hartatik "literatura jenero" bat egiteko nolatan eratu diren begi ematea da. Bertsolarismoaren arkeologia dei genezakeena, horra.
Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp

Buscador

Bilaketa aurreratua