Wilhelm von Humboldten garaiko euskal ideologia politikoaren adierazpen ereduetariko bat: "Aintzinako euskaldunen alabantzak"

Revista Internacional de los Estudios Vascos. RIEV: Wilhem von Humboldt: Euskal Herria arakatzen, 1801, 48, 1

AGIRREAZKUENAGA ZIGORRAGA, Joseba

Argitalpen urtea:
2003
ISSN:
0212-7016

Irakurri artikulua online

Laburpena

Konbentzioko gerra garaian (1793-1795) eta Napoleon aurkakoan (1808-1814) bitarteetan bertsotan landu zen euskal ideologia politiko berria, liberalaren iraultza moldearen aurkako ereduetan oinarriturik. Gizarte politikoaren antolakundea teokraziatik abiatuz, euskararen eta euskal legeen defentsa irmoa adierazten da. Antzinako euskaldunen alabantzak izeneko bertsoetan eredu berriaren ikuspegi ideologikoak argi eta garbi laburturik agiri dira, herri mailako ulermenerako burutuak.
Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp

Buscador

Bilaketa aurreratua