Wilhelm von Humboldten garaiko euskal ideologia politikoaren adierazpen ereduetariko bat: "Aintzinako euskaldunen alabantzak"

Konbentzioko gerra garaian (1793-1795) eta Napoleon aurkakoan (1808-1814) bitarteetan bertsotan landu zen euskal ideologia politiko berria, liberalaren iraultza moldearen aurkako ereduetan oinarriturik. Gizarte politikoaren antolakundea teokraziatik abiatuz, euskararen eta euskal legeen defentsa irmoa adierazten da. Antzinako euskaldunen alabantzak izeneko bertsoetan eredu berriaren ikuspegi ideologikoak argi eta garbi laburturik agiri dira, herri mailako ulermenerako burutuak.