Guillermo von Humboldt-en Estatuari buruzko teoria berriaren oinarri indibidualistak eta humanistak nabarmentzen ditu artikulu honek. Teoria horretan oinarriturik, Estatu absolutua kritikatzen du eta nazioaren kontzeptua aztertzerakoan, era berean haren osagarri humanistaindibidualista eta subiranotasun nazionalaren ukoa agertzen dira. Eztabaidatu egiten da Humboldt-en nazio hori "gizarte" edo "nazio kultural" kontzeptuen bidez ulertu behar den.