Idazlan honen helburua Wilhelm von Humboldt-ek Prusiarako konstituzio politiko baterako zituen planen izakera eta zentzua argitzea da. Plan hauek, lehenik eta behin, bere pentsamendu orokorraren baitan bakarrik uler daitezke zuzenki, bertan ezinezkoa delarik "praktika politikoa" eta "erreflexio humanistikoa" erabat banatzerik. Wilhelm von Humboldt-en plan konstituzionalek, horregatik hain zuzen, iharduera politikoari buruz gogoeta egiteko aukera eta gonbitea luzatzen digute gaur ere.