Idazlan honen helburua, Wilhelm von Humboldt-en "euskal nazioa"-ri buruzko oharrak biltzea eta hauek bere osotasunean eta haren pentsamendu orokorraren baitan interpretatzea da. Honetarako "euskaldunen nazioa"-rekiko eta "euskaldunen hizkuntza nazionala"-rekiko bere interes antropologikoa azalduko dugu. Kontestu honetan "nazioa" Wilhelm von Humboldt-ek "hizkuntz-komunitatea" bezala ulertzen du batez ere.