Herder/Humboldt-en eta Renan-en nazio kontzeptuen ustezko aurkakotasuna aztertzea da lan honen helburua. Kontzeptu hori ezin bakartu daiteke, egin ohi den bezala, autore bakoitzari dagokion historiaren filosofiatik. Artikuluak, bereziki, Renan-en kontzeptua aztertzen du, haren idazkien eta darabilen askotariko terminologiaren testuinguruan.