Idazlan honen helburua, Wilhelm von Humboldt-ek euskaldunei eta euskarari buruz egitea pentsatzen zuen ikerketa monografikoaren nondik norakoak sakonean argitzea da. Ikerketa hauei esker ikusiko du berak, hain zuzen, gizakia eta giza-taldea aztertzeko beharrezkoa dela beti hizkuntzaren estudio bat. Euskal monografia hura bere hortan inoiz bukatu ez bazuen ere, asko dira gai honi buruz Wilhelm von Humboldt-ek utzi dizkigun testuak.