Filosofia politikoan eragin iraunkorreko ekarpenak egin zituen Humboldt-ek. Ondorengo lerrotan azaltzen den gizabanakoaren autodeterminazio eskubidearen ulermen jakin batetik abiatuta, Los límites de la acción del Estado (1792) delako liburuan pentsalari prusiarrak eskubide negatiboen defentsa eta Estatuaren neutraltasuna aldarrikatzen ditu. Zentzu honetan, Humboldt egungo neoliberalismo filosofikoaren aitzindaria dugu. Baieztapen hau frogatzeko asmoz, Humboldt eta Nozick filosofo eskuin-libertario garaikidearen planteamenduak alderatzen ditugu.