Frantses Iraultzaren ikuskizunak historiaren filosofia baten beharra planteatzen dio Humboldt-i: zer da historia? nahierara erabil daiteke edo haren "berezko" bilakabidea errespetatu beharra dago? Historiaren filosofiaren azken xedea etiko-politikoa da; eta bilakaera historikoa gobernatzen duten "berezko legeak" eta giza banakoak horretan duen lekua ezagutzea, haren helburua.