Zamorako Artxibo Probintzialean aurkitzen den gutun honek Pablo Pedro Astarloa eta Wilhelm von Humboldt-i buruzko albiste interesgarriak eskuratzen dizkigu. Bertan apologista bizkaitarraren haurtzaro eta gaztaroko zertzelada ezezagunak argitzeko aukera eskaintzen zaigu eta, bide batez, hark Prusiako jakintsu euskaltzalearekin izan zituen harremanak gehixeago zehazten dira. Aipagarriak dira, batez ere, Astarloaren ikasketen inguruan esaten direnak eta Humboldt-ek euskararekiko erakusten duen jakin-min sutsua.