Zigor Kode elebiduna: zertarako?

Eleria. Euskal Herriko Legelarien Aldizkaria

LANDA GOROSTIZA, Jon-Mirena

Argitalpen urtea:
2002
Argitalpen tokia:
Donostia-San Sebastián
ISSN:
1137-1951

pdf jaitsi

Laburpena

Zigor Kodearen bertsio elebiduna aurkeztu berri denez, iritzi-artikulu labur honetan egileetariko bat lanaren helburu nagusiak eta zergatia argitzen ahalegintzen da. Zigor Kodea itzuli izana, azken buruan, arlo juridiko-penalaren altxor terminologiko zein diskurtsoaren beraren oinarriak jartzera zuzentzen da, etorkizunean jarduera juridikoaren zati hau euskalduna izan dadila ahalbideratzeko. Zigor Kode elebiduna, orduan, hasierako harria besterik ez da, zorionez erakunde ezberdinen arteko elkarlanaren bermez jarritakoa.
Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp

Buscador

Bilaketa aurreratua