Hechicería y brujería en la Navarra medieval: de la superstición al castigo

XIII. mendearen amaieran dokumentaturik agertzen dira Nafarroako erresumako emakume sendalarien eta sorginen lehen aipamenak. Harrezkeroko iturriek bilakaera garbia marrazteko bide ematen digute, hala haien zigorrari dagokionez, gero eta larriagoa, nola haiek ikusteko moldeari dagokionez, hasieran sendalaritza praktika soilak zirenekiko sorginkeriazko eta deabruzko irizpideak onartzearen eraginez. Erregeak, bere maila sendotzeko edozein aukerari adi beti, ez zuen zalantzarik egin praktika horiek jazartzea bere gain hartzean, botere publikotik urrunen zeuden lekuetan gizarte eta jainkozko ordena bermatzea helburu.