Pierre de Lancreri (kontseilaria Bordeleko parlamentuan) agindu zion Henrike IV.ak, 1609an, Lapurdin egiten ziren "krimenak eta fedegabeziak" epaitzeko. Artikulu honetan, labur gogoratuko dugu Bordeleko magistratu haren bizitza, eta, ondoren, sorginei buruz zuen irudia aztertuko dugu, Tableau de l´inconstance des mauvais anges et démons (Aingeru gaiztoen eta deabruen aldakortasun-taula) liburuan, 1612an argitaratua.