Sorgintzaren irudia emakumeen munduarekin lotu izan dela gauza ezaguna da. Baina ohartaraztekoa da sorgintzat salaturiko emakumeen arteko alargunen kopuru izugarria. Hala, Lehen Aro Berrian harremanik ote zegoen alarguntzaren eta sorgintzaren artean? Kontu bat ezin ukatuzkoa da, antza: bakarrik zegoen eta halako autonomia baten jabe zen emakume baten presentziak susmo txarra eragiten zuen agintariengan eta komunitatean berean.