La discrecionalidad de un inquisidor. Francisco Vaca, ¿el primer abogado de las brujas?

1548an, Francisco Vaca inkisidorea Bartzelonara bidali zuen Inkisizio Goreneko Kontseiluak sorgintza kasu batzuk ikertzeko. Haren txostenek adierazten dutenez, agian hura izan zen lehen sorginen abokatua. Valladoliden, 1559 eta 1560 urteetan, inkisidore berak estrategia diskretuak erabili zituen Ofizio Santuak auzipeturiko Carranza, Toledoko artzapezpikuari laguntzeko. Bi gertari horietatik abiaturik, artikuluak inkisidorearen errealitatearen konplexutasuna planteatzen du arketipo klasikoaren aurka.