Lan honek Euskal Herriko sorgintza kolektiboaren eta sorginen biltzarraren gertaerak aztertzen ditu, akelarrea itxuratzen duten alderdiak analizatuz. Era berean, kausei buruz gogoetatu eta agintariek zein herri xeheak akusatuekiko agertzen dituzten jarreretan sakondu nahi du lan honek. Orobat, aztikeria eta sendalaritza aztergai gertatzen dira.