GizarteLab, esperientzia pilotuaren erdimugan

Proiektuak

2019/10/15

GizarteLab, esperientzia pilotuaren erdimugan

Eusko Ikaskuntzak, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera, Europa mailan aitzindari den proiektu pilotu garatzen ari da, trantsizio-konpetentzietan herritarren trebakuntza helburu duena.

Nola prestatu eta ahaldundu dezakegu gaur egungo gizartea, zahartutako populazioa eta etorkizun ezezagun baten aurrean sortuko diren erronka eta egoerei orain arte ez bezala aurre egin ahal izateko?

Gai horri erantzuna emateko, GizarteLab Gipuzkoako bi udalerritan garatzen ari da, modu osagarrian: Legazpin, 45 eta 55 urte bitarteko herritar talde bat osatu da, eta, horiekin batera, hainbat gai jorratu dira: aldaketei aurre egiteko beharrezkoak diren gizarte-gaitasunak, emozioen eta ezezagunaren kudeaketa, eta sareak eta komunitateak. Ondoren, erantzunkidetasuna (edo erantzukizun partekatua) eta aniztasunarekin lotutako gizarte-balioak eraiki eta sendotzeko tailerrak ospatuko dira.

Aia-Orion, aldiz, saio trinko bat eskaini da, enpresek, elkarteek eta erakundeek beren pertsonen gizarte-gaitasunei buruzko ikaskuntza eta trebakuntza bultzatzeko asmoz, etorkizuneko erronkei arrakastaz aurre egin diezaioten.

Behin proiektua amaituta, abenduaren erdialdean, emaitzekin batera, oinarrizko gizarte tresnen gida bat ezagutzera emango da. Horren ondorio zuzena, hala ere, parte hartzen duten pertsonak izango dira, euren esperientzia eta ikaskuntza eraldatzaileak, hurbilen duten eragin-sareen artean hedatuko dutelarik.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp