Arrazaren berreskurapenerako programari buruzko informe teknikoa

Galtzorian diren Euskal Herriko arraza autoktonak = Razas autóctonas en peligro de extinción de Euskal Herria

PLAZAOLA, José María

Argitalpen urtea:
1999
Argitalpen tokia:
Donostia-San Sebastián
ISBN:
84-89516-92-8
ISSN:
1137-8603

pdf jaitsi

Laburpena

Betizua, orokorrean, mendiko piriniar arrazaren ezaugarriekin bat dator, eta, agian, arraza horren aitzindaritzat hartu behar dugu. Betizua, arestian Euskal Herriko mendietan zehar ugaria bazen ere, ganaduen selekzioa eta produzitzeko eraren aldaketak, arraza honen baztertzea eta ia erabateko desagertzea ekarri du. Hala ere, badira hainbat arrazoi betizuak babesteko: Garrantzitsuena, agian sinpleena, honako hau: "direlako", eta direnen aldetik, izateko eskubidea dutelako. Bigarren arrazoi bat, "bizirik dirauen ondare kulturala direlako", izan ere, betizuen jatorria Euskal Herrikoarena bezain zaharra baita. Hirugarrenik, "biodibertsitatea mantentzearren", eta, honekin batera "haragia ekoiztera bideratutako selekzio prozesuak dakarren arrazaren zenbait ezaugarriren galtzea ekiditzearren". Azkenik, "arrazoi ekologikoak". Hemendik aurrera, betizuen geroa gure esku dato, zain ditzagun!
Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp

Buscador

Bilaketa aurreratua