Aurretiazko ordainketa epekako betebeharretan. Kreditu-arlo espezifikoan aldez aurretik amortizatzeko eskubidea

Viteri Zubia, Ibon
- Argitalpen urtea:
- 2013
- Argitalpen tokia:
- Donostia-San Sebastián
- ISSN:
- 1137-1951
Laburpena
Kreditu-arlo espezifikoan Espainiako legegileak mailegu-hartzaileari behin eta berriz errekonozitu dio aldez aurretik kitatzeko eskubidea. Ahalmen honek zor den prestazioaren aurretiazko burutzea ordainketa zuzen gisa eratzea ahalbideratzen du. Betetze horrek hartzekodunari, alabaina, kalte bat sor diezaioke; eremu honetan indarrean dauden legeen arabera, medeatu beharko dena. Honek guztiak Kode Zibilarekiko arautze aldaketa sakona dakar. Izan ere, lege horretan aurretiazko ordainketa, hasiera batean, prestazio-programaren desbideratze gisa ikusten da.Erregistratu eta jaitsi Eusko Ikaskuntzaren argitalpenak
Erregistratuta nago. Kontura sartu