Autoentradak sortutako interes gatazka

Eleria. Euskal Herriko Legelarien Aldizkaria

Leiñena Mendizabal, Elena

Argitalpen urtea:
2009
Argitalpen tokia:
Donostia-San Sebastián
ISSN:
1137-1951

pdf jaitsi

Laburpena

Merkataritza-Zuzenbideko komisioa trafiko juridiko ekonomikoan erabili ohi den oinarrizko instituzio eredugarria dugu. Negozio juridiko hori gauzatzeko komisio-emailearen enkargua komisio-hartzaileak hirugarren batekin egin behar duela agintzen du Legeak. Negozioa ezin du bere izenean edo berarentzat egikaritu. Hau da, ezin du autoentrada (self-dealing) delakoaz gauzatu. Baina merkataritzako eta ekonomiaren hainbat arlotan eta baldintzatan, ikerketa lan honetan agerian azaltzen den bezala, hobe da autoentradak bi alderdiren artean sor dezakeen interes gatazka minimizatzea eta onartzea negozioa galaraztea baino.
Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp

Buscador

Bilaketa aurreratua