Eleria, Euskal Herriko Legelarien Aldizkaria

Eleria. Euskal Herriko Legelarien Aldizkaria

Eleria. Euskal Herriko Legelarien Aldizkaria

Egileak: Barrenetxea, Eider [et al.]

Argitalpen urtea:
2010
Ezaugarriak:
168 p. : il. ; 30 cm.
ISSN:
1137-1951

Laburpena

Eleria aldizkariaren 20. alean Gaiak atalean lau artikulu ageri zaizkigu, alegia, "Genero-indarkeria eta babes-aginduari buruzko hausnarketa", Eider Barrenetxearena; "Atzerritarren familian bizitzeko eskubidea: familia berrelkartzea", Nieves Arreserena; "Nazioarteko legediaren eragina Espainiako zigor arloko bigarren instantziaren arauketan", Goizeder Otazuarena eta "Euskal lurraldeen berezko sistema judiziala. Iraganaren eta etorkizunaren arteko zubia marrazteko erronka", Leire Imazena. Gainera, Epaiak eta epaitegiak, Euskara juridikoa eta Kronikak eta Iruzkinak ataletan hainbat lan interesgarri argitartzen dira. Elkarrizketa EHU-ko Zuzenbide Fakultateko Zuzenbidearen Filosofiako irakaslea den Joxe Ramon Bengoetxeari egin zaio eta Klasikoak sailean Günther Jakobs-en "Kriminalizazioa ondasun juridikoaren kaltearen aurretiko estadioan" jorratu dute Jon Mirena Landak eta Enara Garrok. Zenbaki honen azken orrialdeetan Albisteak, Bibliografia, Tesiak eta Bidean dauden Legeak aurkezten dira.

Artikuluak

Izenburua

Buscador

Bilaketa aurreratua