Oihenart. Cuadernos de Lengua y Literatura

Gerra eta literatura 1914-1944

Gerra eta literatura 1914-1944

Egileak: Altzibar Aretxabaleta, Xabier [et al.]

Argitalpen urtea:
1997
Argitalpen tokia:
Donostia
ISBN:
84-89516-40-5
ISSN:
1137-4454

Laburpena

Mila bederatzirehun eta laurogeita hamabostean II. Mundu-Gerratearen amaiaren menderdia ospatzen zelarik Donostian eta Baionan Eusko Ikaskuntzak antolaturiko Jardunaldien emaitza eta bilduma duzu liburu hau. Alde batetik, 1914-1919ko Lehen Mundu-Gerrateaz, Gerla handia deitu zenaz eta 1936ko Gerra Zibilaz Euskal Herriko Unibertsitatearekin batera antolatua Donostiako Uda Ikastaroetan eginikako hitzaldiak dituzu, tamalez ez nahi genuen bezain oparo eta osatua, bertan izandako zenbait lan jada argitaraturik baitzeuden. Bestetik, udazken partean Alemanak Ipar-Euskal-Herrian 1940-1944 gaiari buruz Baionan emanikako txostenak biltzen dira. Denetara hamalau autore eta hemezortzi lan, non argi eta garbi agertzen den jakintza arlo ezberdinen arteko lotura eta elkar osatzea ematen den gertakizun batzuen inguruan. Poesiaz, bertsolaritzaz, kazetaritzaz, kulturaz, historiaz, eta erresistentziaz adituak diren ikerlari, kazetari, eta historialari zenbaitek beren ikuspegi ezberdinak elkar trukatu eta bata bestearena osatzen, aberasten dutela. Garbi gelditzen da, beraz eta orohar, badela oraindik gertakizun odoltsu, latz eta triste horietan zer azterturik eta zer ikastekorik ere.

GERRA IRUDIAK EUSKAL HERRIKO IDAZLEENGAN. IMÁGENES DE LA GUERRA EN LOS ESCRITORES DEL PAIS VASCO. DONOSTIA, 1995. VII. 17-19 . - Altzibar Aretxabaleta, Xabier: "Kirikiño" kazetaria, I. Mundu-Gerraren kontalari. - Urkizu Sarasua, Patri: Elissalde eta Etchepare. Apaiza eta medikua gerra-kronikari. - Altzibar Aretxabaleta, Xabier: Etxagerrateak sorturiko "Eguna", lehen euskal egunkaria. - Jiménez de Aberasturi Corta, Juan Carlos: Los vascos en la II Guerra Mundial: de la derrota a la esperanza. - Peillen Karrikaburu, Txomin: Alemanak Parisen. - Toledo Leceta, Ana M?: Euskal eleberria (1914-1945): dardararen epizentrutik urrun. IMAGES DE L?OCCUPATION ALLEMANDE AU PAYS BASQUE-NORD, 1940-1944. ALEMANAK IPAR EUSKAL HERRIAN 1940-1944. BAIONA, 1995. XI. 25. Gelos, René Paul: La Réseau O.R.A. de Saint-Jean-de-Luz. - Jiménez de Aberasturi Corta, Juan Carlos: La Red "Comète" en el País Vasco (1941-1944). - Goyhenetche Etxamendi, Manex: Memoire et histoire immédiate: quelques remarques d?ordre epistemologique. - Durañona Aberasturi, José A. de: Les Services Secrets Basques pendant la 2ème Guerre Mondiale. - Arbelbide, Xipri: Alemanen denboran Euskal Herri barnean. - Diharce, Xabier "Iratzeder": Aleman Arranoak inguruka eta aztaparka Beloke-ko gainean. - Peillen Karrikaburu, Txomin: Zuberoaren Askapena. - Bellay, Jacques: L?arrivée des armées allemandes sur la Côte Basque et la resistance locale (1940-1944). - Urkizu Sarasua, Patri: Bertsogileak eta II. Mundu Gerratea. - Xarritton Zabaltzagarai, Piarres: Alemanak eta Baionako Eliza (1940-1944). - Sallaberry, Francis: La Wehrmacht sur la Côte Basque, de 1940 à 1944. - Larronde Aguerre, Jean-Claude: La culture basque sous l?occupation. - Analytic Summary.

Artikuluak

Izenburua

Buscador

Bilaketa aurreratua