Hirugarren hizkuntzaren irakaskuntza arlo baten bidez: Txingudi Ikastolako esperientzia

Hezkuntza eleaniztunerako bide berriak

ARANO, Rosa María
; UGARTE, M. Josune

Argitalpen urtea:
2000
Argitalpen tokia:
Donostia-San Sebastián
ISBN:
84-8419-984-3
ISSN:
1137-4446

pdf jaitsi

Laburpena

Nola egin hirugarren hizkuntzaren sarrera, komunitate elebidun batean, hizkuntzetatik bat erabilera murritzekoa denean eta normalizatu gabea? Gure kasuan, nola egin ingeleraren sarrera, gaztelera behar bezala ikastea helburu denean, gehienentzat 2. hizkuntza den euskararen jabekuntza-erabilerak ziurtatu nahi direnean eta hizkuntza honen normalkuntzan urrats sendoak eman nahi direnean? Zein adinetan hasi? Nolako metodologiaren bidez?... hauek ziren, besteak beste, 95/96 ikasturtean Txingudi ikastolan egiten genituen galderak. Orduan, erabaki genuen ingelesaren irakaskuntzaz 3. mailan hastea eta ingeleseko saioez gain, arlo bat, Arte Hezkuntza, ingelesez erakustea 3. mailatik 6.mailara bitartean. Saio honetan, erabaki hauen azpian dauden arrazoien berri emango dugu batetik, eta bestetik, Arte Hezkuntza nola lantzen dugun adieraziko.
Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp

Buscador

Bilaketa aurreratua