Hizkuntza trebetasunen transferentzia programa elebidunetan

Kode bereizketa eta bateraketa eremu urriko hizkuntzarekiko elebitasun goiztiarrean

IDIAZABAL, Itziar

Argitalpen urtea:
2000
Argitalpen tokia:
Donostia-San Sebastián
ISBN:
84-8419-966-5
ISSN:
1137-4446

pdf jaitsi

Laburpena

Didaktika saio baten esperimentaketa aztertzen da lan honetan. Argudiozko testuak euskaraz idazten ikasteko ekitaldi multzoa da eta 13 urteko pareko bi ikastalde elebidunak dira subjektuak. Talde batek, esperimentalak, prestaturiko sekuentzia didaktikoa landu du eskolan eta besteak, kontrol-taldeak, ohiko programa jarraituko du denbora horretan. Bi taldeek idatzi dituzte argudiozko testuak saioaren aurretik (aurre-testuak) eta ondoren (azken-testuak), bai euskaraz eta bai gazteleraz ere. Saio didaktikoa jarraitu duten ikasleek testu egokiagoak idazten dituzte euskaraz, espero zen bezala. Baina baita gazteleraz ere nahiz eta euskaraz bakarrik irakatsi; hizkuntz arteko transferentzia izango litzateke aurrerapen honen arrazoia. Kontrol-taldean, berriz, ez da aurrerapen esanguratsurik ikusten ez euskaraz ezta gazteleraz ere.
Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp

Buscador

Bilaketa aurreratua