Isturitz. Cuadernos de Prehistoria-Arqueología
Isturitz. Cuadernos de Prehistoria-Arqueología, 11
Egileak: Domínguez, Ainhoa [et al.]
- Argitalpen urtea:
- 2001
- Argitalpen tokia:
- Donostia
- Ezaugarriak:
- 308 or. : ir. ; 24 cm.
- ISSN:
- 1137-4489
Laburpena
Isturitz aldizkariaren ale hau, gure bildumaren hamaikagarrena, Eusko Ikaskuntzaren Historiaurrea-Arkeologia Sailaren bazkideek espreski hala nahirik, Ainhoa Domínguez gure lagunari eskaintzen diogun hil ondoko omenaldi gisa sortu da. Haren heriotza goiztiarrak ustekabeko hutsunea utzi du Eusko Ikskuntzaren gerizpean biltzen ginen euskal arkeologoen taldean, eta horren aurrean gure erantzun apala eman nahiz, omenaldi sentitu hau egitea erabaki genuen. Eta ale hau hasteko zer hoberik Ainhoak sinaturik utzi zizkigun bi artikulu baino Arabako Erdiaroko zeramika da bion gaia, alor horretan garatu baitzuen bere ikerkuntza lana. 11. zenbaki honen lehen zatia osatzeko, Gipuzkoa, Nafarroa eta Arabako zeramika protohistorikoei buruzko azterketa petrografiko, geokimiko eta mineralogikoei buruzko beste hiru artikulu erantsi dira, era horretan sozializatzen baita kimikari eta arkeologoek osatu bitariko talde batek sail honetan buruturiko ikerkuntza lan luze bat. Bigarren artikulu multzoa hainbat gairi buruzko ikerlanek osaturik dago: Benta Laperrako (Bizkaia) obra grafikoa, Oreinaren Gordelekua eta Zezenaren Gordelekua (Galdamiz, Bizkaia) aztarnategien arkeologia azterketa, Pico Ramosko (Muskiz, Bizkaia) silexezko tresnen azterketa funtzionala, La Hoyan (Laguardia, Alava) aurkitu ponderala, Santa Crizeko (Eslaba, Nafarroa) erromatar hiriaren azterketa metalografiko eta paleopatologikoen emaitzak eta Bilbo-Gernika (Bizkaia) arteko Ruta Juradera delakoaren azterlan dokumental eta arkeologikoa, hots, horien bidez, iritzi publikoaren aurrean jartzen dira Eusko Ikaskuntzaren Historiaurrea-Arkeologia Sailak buruturiko azken ikerketen emaitzak.
Artikuluak
Izenburua
- Analytic Summary
- Ainhoa Domínguez in memoriam
- DOMÍNGUEZ IBAÑEZ, Ainhoa ; ORTEGA, Luis Ángel ; SÁENZ DE URTURI RODRÍGUEZ, Francisca Caracterización ceramológica de las formas cerámicas de época medieval en el despoblado de Legardagutxi (Álava)
- DOMÍNGUEZ IBAÑEZ, Ainhoa ; ORTEGA, Luis Ángel ; ZULUAGA, María Cruz Estudio de la cerámica bajomedieval en Vitoria, a través de la intervención practicada en la manzana II
- LARREA, Francisco José ; ORTEGA, Luis Ángel ; TARRIÑO, Andoni Análisis petrográgico de cerámicas protohistóricas de Guipúzcoa
- LARREA, Francisco José ; OLAETXEA ELÓSEGI, Carlos ; ORTEGA, Luis Ángel ; TARRIÑO, Andoni Análisis mineralógico y geoquímico de cerámicas de la Protohistoria de Navarra
- LARREA, Francisco José ; OLAETXEA ELÓSEGI, Carlos ; ORTEGA, Luis Ángel ; TARRIÑO, Andoni Análisis petrográfico de cerámicas de la Protohistoria de Álava
- GORROTXATEGI, Xabier La caracterización del soporte de la obra gráfica parietal en la cueva decorada paleolítica de Benta Laperra (Karrantza, Bizkaia)
- GORROTXATEGI, Xabier ; IHARRITU, Mari Jose Areatza haitzuloko "Oreinaren Gordelekua" eta "Zezenaren Plataforma" gordailuen ikerketa arkeologikoa (Galdamiz, Enkarterri, Bizkaia)
- IBAÑEZ, Juan José La función de los útiles retocados del yacimiento de Kobaederra (Oma, Vizcaya). Campañas de 1995, 96 y 97
- IBAÑEZ, Juan José ; ZAPATA PEÑA, Lydia La función de los útiles en sílex del Yacimiento de Pico Ramos (Muskiz, Bizkaia)
- ARMENDÁRIZ AZNAR, Rosa ; MATEO PÉREZ, María Rosario ; SÁENZ DE ALBÉNIZ ARREGUI, María Pilar Santa Criz, ciudad romana: resultados de los estudios metalográficosy paleopatológicos
- FERNÁNDEZ, María Jesús ; PRADO, Ana Isabel Estudio arqueológico y documental del camino viejo Bilbao-Gernika (Ruta Juradera). Nuevos hallazgos y reconstrucción del trazado