Laguntza publikoen kontrolaren erreforma eta horren eragina Euskadin

Eleria. Euskal Herriko Legelarien Aldizkaria

Etxabe Jauregi, Jon

Argitalpen urtea:
2010
Argitalpen tokia:
Donostia-San Sebastián
ISSN:
1137-1951

pdf jaitsi

Laburpena

Europar Batasunak lehiaren defentsarako duen politika funtsezko tresna da barne merkaturaren funtzionamendu egokia bermatzeko. Azken fi nantza-krisialdiaren ondoren estatu laguntzei buruzko fi losofi a hankaz gora erori da, sistema ekonomikoa kaos batean murgiltzea lortu delarik. Era berean, euskal erakundeek alor horretan legeak egiteko ahalmena ote duten zalantzan jarri dute, hartarako eskumenen jabe izan arren. Guztiarekin ere, eskualdeen eskumenak mantentzearen aldeko jarrera hartu du Europar Batasuneko jurisprudentziak. Azore Uharteen kasuan hasi zen joera hori begiztatzen, eta berretsia gertatu da, euskal foru erakundeek harturiko neurriak zirela-eta, Euskadiko Auzitegiak Nagusiak berriki emandako epaian.
Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp

Buscador

Bilaketa aurreratua