Eusko Ikaskuntzen Nazioarteko Aldizkaria, RIEV

Revista Internacional de los Estudios Vascos. RIEV, 45, 1

Revista Internacional de los Estudios Vascos. RIEV, 45, 1

Egileak: Goenaga, Patxi... [et al.]

Argitalpen urtea:
2000
Argitalpen tokia:
Donostia
ISSN:
0212-7016

Ikusi alea online

Laburpena

Eusko Ikaskuntzen Nazioarteko Aldizkariaren (RIEV) 45. aleak (2000.1), ohiko sailak agertzen ditu: Reseña, non euskal gaiari buruzko azken argitalpenen aipamena egiten den; Tesis, Euskal Herriko unibertsitateetan defendaturiko doktore tesien zerrenda eta euskal kulturarekin zerikusia dutenen iruzkina; eta Noticia, EI-ren barneko eta gure herrialdeari dagozkion gertakari nabarmenenak biltzen dituena. Horietaz gainera, euskal kultura eta gizartearen alor garrantzitsuenak ukitzen dira, Tribuna izenburuko sailean argitaraturiko artikuluen bidez. Patxi Goenagak Euskaltzaindiaren izaera eta lana aztertzen ditu, horren eginkizun nagusia euskararen batasuna dela nabarmenduz. Pedro Luis Uriartek Banco Bilbao Vizcaya Argentaria banketxearen historiaren balorazioa egiten du. Juan Plazaolak bere Euskal Herriko Artearen Historiari jarraipena emanez, erromatar arteari ekiten dio oraingoan; Euskal Herriko Historia sailak, aldiz, Behe Erdi Aroaz dihardu, Raquel García Arancón eta José Ángel García de Cortázarren lanen bitartez. Azkenik, Neskuts Izagirre, Santos Alonso eta Concepción de la Rúak osaturiko taldea ADNren polimorfismoen ekarpenaz mintzo zaigu, euskal biztanleriaren eboluzio-historia aztertzeko bidetzat harturik.

Artikuluak

Izenburua

Buscador

Bilaketa aurreratua