Zainak. Cuadernos de Antropología-Etnografía

Zainak. Cuadernos de Antropología-Etnografía

Zainak. Cuadernos de Antropología-Etnografía

Egileak: Rubio-Ardanaz, Juan A.... [et al.]

Argitalpen urtea:
2003
Argitalpen tokia:
Donostia
ISSN:
1137-139X

Laburpena

Zainak aldizkariaren ale honek lan sorta bat bildu du, eta haien artetik zenbait gai nagusi nabarmentzen dira. Alde batetik, nortasunaren eraketa sozialari eta haren argerpenei ekiten zaie, egileek zenbait egoeraren hainbat alderdi azertzen dituztelarik, hala nola teatro erlijiosoaren garrantzia, euskal nortasunaren eraketa Quebecen eta Nafarroako nortasunaren itxuratze hagiografikoa. Orobat, mugako kulturari buruzko gogoetak aurkitzen ditugu ale honetan; gogoeta horietan baliabide material gisa agertzen zaigu kontrabandoa, eta agerpideak, harremanak eta errealitatea ikusteko era bereziak dakartza berekin. Bigarren aztergaiak jai-errituala helburu hartzen du; alde batetik, animalien rola, eginkizuna eta esanahia nabarmentzen dira, bai eta pertsonaia sinbolikoak errez gauzatzen diren gizarte garbikuntzaren inguruko erritualak ere. Bestaldetik, Zainak aldizkariaren ale berri honetan zuzenki aipatzen dira albaitaritzaren alorreko praktika tradizionalak; orobat, ingurumeneko baliabideen erabilera eta kudeaketa moldatzen dituzten hainbat alderdiren azterketa aurkitzen dugu bertan.

Artikuluak

Izenburua

Buscador

Bilaketa aurreratua