Zeharkako Konpetentzien (ZK) prestakuntza, sareko kazetaritza jasangarriko proiektuen bidez

Mediatika. Cuadernos de Medios de Comunicación, 19 [on line]

Peña Fernández, Simón

Argitalpen urtea:
2022
Argitalpen tokia:
Donostia ; Leioa
Ezaugarriak:
BIBLID [eISSN 1988-3935 (2022), 19; 59-78]
ISSN:
1137-4462; eISSN: 1988-3935

pdf jaitsi

Laburpena

Aurrerapen teknologikoak kazetaritza-enpresak beren funtzionamendua etengabe egokitzerabehartu eta hedabideen industriaren berezko konpetentzia profesionalak birdefinitzen ditu.Egokitzapen horiek unibertsitateko hezkuntzak web-profesionalak prestatzeko erabiltzen dituenformuletara ere iristen dira, gizartean dituzten helburuak eta funtzioak kontuan hartuta. Lanbideakberehalako informaziotik, desinformaziotik eta ikusgarritasunetik eratorritako erronkei aurre eginbehar badie ere, esparru honek baditu kalitatezko kazetaritza sustatzeko baliabide erabilgarriak,besteak beste analisian, informazio-sakontzean eta gizarteari zerbitzua emateko informazioanoinarritutako kazetaritza. Hainbat fenomenok lanbidearen balioari aurre egiten dioten testuinguruhonetan, hurbilketa batzuek kazetaritzarentzat ikuspegi holistikoagoa, sozialagoa eta komunitaterabideratuagoa eskatzen dute, eta horrek prestakuntza-aukera berriak eskatzen ditu. Aukera horieierantzuten laguntzeko, artikulu honek 2020/2021 ikasturtean “Web-edukiak idaztea eta sortzea”irakasgaiaren esparruan garatu zen berrikuntza pedagogikoko esperientzia praktiko baten diseinuaeta emaitzak jasotzen ditu. Esperientzia hori aipatutako erakundearen Komunikazioko Graduenbigarren mailan eskaini zen.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp

Buscador

Bilaketa aurreratua